2010/10/29

Galdera



Zeintzuk dira magisteritza ikasketak aukeratzearen arrazoiak eta motibazioak?

Hau da gai honentzako aukeratu dugun galdera. Irakasle izateko eta ibilbide luze hau aukeratzeko mila gauza pasatzen bai zaizkigu burutik eta hauek piskat argitzeko asmotan etorri gara.

Lehen aipatu bezala, magisteritza ikasketak aukeratzeko arrazoiak hainbat izan daitezke, arrazoi hauek pertsonaren pertsonalitatearen eta  inguruko elementuetan oinarrituta egon ohi dira. Gehienbat, familiaren influentzian, tendetzia sozieletan, ikerketa sozialetan…

Azken urteotan, magisteritza ikasketak eskaera handia izan dute. Beraz, zeintzuk dira ikasketa hauek burutzen hasten diren ikasleen motibazioak?

Besteak beste, hauek dira indar gehien hartu dituzten motibazioak edo arrazoiak:

Haurrak gustuko dituztelako:             % 65,7
Irakastea gustuko dutelako:             % 48,3
Epezialitatea gustuko dutelako:              % 36,7
Haurrak hezitzea ondo sentiarazten dielako: % 35,1
Hezkuntzarekin erlazioa daukana gustuko dudalako: %29







EHU-ren kasuan, lehen hezkuntzan eginiko aurre-matrikulak % 45 igo dira azken bost urtetan. Aurtengo kurtsorako, 870 ikaslek aukeratu zituzten ikasketa hauek, bistakoa da urtetik urtera lortzen ari den arrakasta. Gaur egun gainera, lan asko aurki dezakegu arlo honetan Euskal Autonomi Erkidegoan. Plaza kopurua mugatua denez,  ez dago izena ematen duten guztientzako lekurik. Beraz, unibertsitatean sartzeko gutxiengo nota etengabe igotzen ari da.

Euskadiko kontseilu eskolarrak, lehengo urtean esan zuen, euskadik defizita sufrituko zuela hurrengo hamarkadan, irakasleak zahartzen ari bai dira. Egun, urtero 400 jubilazio daude irakaskuntzan, hurrengo urteetan 1066 ra iritsiko dela pentsatzen da. Ondorioz, hurrengo urtetan irakasle falta egongo denez, orain hasiko direnek aukera bikainak izango dituzte.

Arlo sozialari dagokionez, lanbide honek gero eta prestigio hobea dauka, soldata eta egonkortasun ona ditu, onarpena berriz, gero eta handiagoa.

Emakumeak dira ikasketa hauek burutzen dituztenaren gehiengoa. Karrerek oraindik ere generoa dutela esaten baita, emakumeak gizarte zientziak ikasten omen dituzte eta gizonek aldiz, ingenieriak. Eskerrak, azken urte hotan gauzak aldatzen ari direla, gizonak konturatzen hari dirarela, magisteritzak pertsonak barrutik betetzen dituela, haurrak zure lanagatik eboluzionatzen ari direla ikustean. egun txarra izan ezkero askotan gaztetxoek buelta ematen diote situazioari. Gainera, emakume askori, gizonen alde samurra ikustea asko gustatzen zaie.

Ondorioz,ikasketa hauek hautatzeko mota askotako motibazio eta arrazoiak egon daitezkela ikusi dugu eta irakasleak gaur egun ez direla emakumeak bakarrik, gizonek ere bere lekua aurkitu bai dute irakaskuntzan.

Bibliografia:

www.dialnet.unirioja.es
www.smagisterio.safa.edu
www.ehu.es

3 comentarios: